Durangoko skatepark-a 1990 eta 2000 urteen artean eraiki zen. Orduan ez zeuden skatepark asko eta Bizkaia mailako skatepark onenetarikoena zen. Jende askok patinatzen zuen eta jende gaztearen elkar-gunea zen.
Urteak pasa ala skatepark berriak eraikitzen hasi ziren eta Durangokoa zahartzen hasi zen. Jendeak beste herri batzuetan dauden skatepark-ak ikusita eta Durangokoarekin konparatuta, skatean ibiltzeko beste herri batzuetara mugitzea erabaki zuten.
Orain dela urte batzuk Durangoko skaterrak udaletxeari proposatu zioten skate park berri bat egitea, skate park-eko lurrean zuloak daudelako, rampak apurtuta daudelako eta benetan arriskutsua delako skateparkean patinatzea bere kondizioengatik.
Azkenean udaletxeak onartu zuen eskaera eta hurrengo hilabeteetan abiatuko dira skateparka berrizteko lanak.
